SARRERA
Atal honetan DBH-ko Etika edo Bizikidetza klaserako baliagarria
den materiala topatuko duzu. Aurkezpen bat, bi bideo, google galdetegi bat eta
Giza Eskubide Unibertsalen txostena dituzu eskuragarri hemen. Dokumentu hauen
helburua Etika gaiaren bitartez Ekologiaren inguruko hausnarketa prozesu bat
bideratzea da. Bideoetan gaia klasean nola landu azaltzen dugu, aurkezpenenetan
dagoen teoria eta jarduerak klasean nola landu daitezkeen ageri delarik.
Lehendabiziko pausua Etika aurkezpena erabiliz gaia azaltzea litzateke, horrela
ikaslegoa gaiaren inguruko oinarri teoriko funtsezkoena ezagutu dezan. Ondoren
Giza Eskubide Unibertsalen txostena erabiliz gaian sakondu daiteke, artikuluak
irakurriz eta zenbait ariketa eginez. Honekin ikaslearentzat praktikoak izan daitezkeen
gaiak landu daitezke, kasu praktikoak eta arazo etikoak planteatuz. Horien
artean guri interesatzen zaigun Ekologiaren gaia landu dezakegularik, ikasleak
uler dezan animalia, landare eta lurraren arazoak eztabaida etiko baten barne
sartzen direlarik. Hau egindakoan Ekogaldetegiaren bitartez gaia guztiz
zuzenduko dugu ikaslegoaren bizipenekin, galdetegiaren emaitzen arabera
hausnarketa ezberdinak bideratuko ditugularik klaseak. Azkenik Ekoetika bideoan
prozesu guzti honi amaiera nola eman azaltzen da. Hausnarketa orokor hori
Ekologia gaian konkretatuko dugu aurkezpen horren bitartez. Horrela prozesuari
amaiera emanez eta aurrerago martxan jarriko dugun proiektua bideraturik
dugularik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario