NORTZUK GARA?
Mondragon Unibertsitateko (MU), Berrikuntza Didaktiko-metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Unibertsitate Masterra (Berrimet) burutzen ari garen bi ikasle-irakasle gaituzue. Maialen De Juan Meabe eta Egoitz De La Iglesia Ganboa. Irakasle izatea erronka bat suposatu izan du beti eta gure garaia ez da ezberdina, horrek arduraturik hezkuntza sistema gaurkotu bat eskaintzeko asmoarekin ibilbide honi ekin diogu gogoz. Hezkuntza berritzea, eta garaiaren beharrei moldatzea, ezinbestekoa da gure etorkizuneko biztanleria behar bezala prestaturik egon dadin.
Ikasleak eta irakasleak biztanle garen heinean bizi ditugun arazo guztietatik batek arduratzen gaitu bereziki. Etorkizun zoriontsu bat izateko ezinbestekoa den zerbait, gure etxe maitea behar bezala zaintzea, Ekologia hain zuzen ere. “Salba dezagun lurra” lelopean hezkuntza baliabide ezberdinak eskaintzera gatoz. Ondorengo orrietan zure klasean erabilgarria izango zaizun materiala aurkituko duzu; praktikoa, zuzena eta argia den materiala. Ikastolan aurrera eraman daitekeen proiektu baten eskema eta edukia izango duzu hemen eskuragarri. LH eta BH zikloak arazo amankomun honetan bateratu nahi dituen proiektu bat duzu aurrean alegia.
Nabigatu lasaia gure blogean zehar, bila ezazu baliagarria zaizuna eta egokitu zure beharretara gainontzekoa. Sarean dauden baliabide anitzen artean beste bat izateko asmoarekin sortu egin dugu gune hau. Gure inspirazioa zurearen pizgarri izan dadin.
Azkenik, gure blog-ari buruzko bideotutoriala bat ikusteko aukera izango duzue.