sábado, 30 de diciembre de 2017



EDUKIEN MAPA





Kontzeptuen mapa ideiak eta kontzeptuak erlazionatzeko baliabide baliagarria da. Ariketa honekin ikasleek unitate guztian zehar landutako edukiak osotasunean ulertuko dituzte. Baliabide hau irakasleak ez ezik, ikasleek ere erabili dezakete. Alde batetik, irakasleek gaiaren hasieran, landuko diren edukiak zeintzuk izango diren azaltzeko erabili dezakete. Bestetik, ikasleek gai osoan zehar erabili dezakete. Hau da, gaia bukatzerakoan burutu beharrean, berau aurrera doan heinean pixkanaka-pixkanaka sor dezakete. Prozesu jarrai honen bidez, gaia amaitutakoan ikasleek askoz errezago ulertuko dutelakoan nago.


Mapa kontzeptualak sortzeko baliabide ugari ditugu, baina guk CmapTools programa erabili dugu, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat oso egokia dena. Izan ere, modu errez eta sinple batean sor dezakegu.  Gainera, koloreak eta forma ezberdinak erabili ditzakegu mapa ulergarri bat osatzeko.

Ikasleentzat programa hauek erabiltzea, papera erabiltzea baino motibagarriagoa izan daiteke. Gainera, edukiez aparte, konpetentziak landu ahalko dituzte. Alde batetik, kreatibitatea,  mapa zenbat eta originalagoa izan,  orduan eta bereizgarriagoa izango da. Beste alde batetik, egiten ikasteko gaitasuna. Baliabide honekin jarritako hitzak erlazionatzea derrigorrezkoa da, beraz, askotan lotura egokia bilatzea ez da erraza izaten.

Gure gaiari dagionez, klima aldaketa eragiten duen faktoreak eta honek gure gizartean sortzen dituen ondorioen arteko erlazioa azaltzen dugu. Mapa kontzeptuala ikusteko sakatu  hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

azpimarratzekoa

Gehien ikusitakoa