DENBORA LERROA
Denbora lerroa, praktika ona da gai konkretu baten garapena azaltzeko. Baliabide honekin ikasleen ikasketa prozesuak motibagarriagoak dira. Aspaldi liburuak hartu eta urte bakoitza buruz ikasten zuten. Buruz ikasteko erreztasuna zuenak primeran egiten zuen, baina beste batzuek ordea, orduak igarotzen zituzten liburuaren aurrean.

Herramienta honek gertaerak ordenatzeko eta bisualki ikasteko aukera ematen du. Bisualki ikusteak erreztasuna ematen du gertaera bakoitzaren ordena ikasteko. Jarduera mota hau, gertakari guztiak ikusi ondoren sor dezakete, gertakari guztiak ordenean izateko, edota unitate guztian zehar gertakari bakoitza lantzen duten heinean.
Jarduera honen helburuetariko bat gertakariak bisualki ikustea izango da. Denbora lerroak, askotan, kartulina batean marrazkien bidez eginda ikus ditzakegu, baina ordenadorean egiteko hainbat herraminta daude. Adibidez, gure kasuan, time toast baliabidea erabili dugu.
Gure gaiari erreferentzia eginez, lurrean gertatzen ari den klima aldaketan, gizakiaren eginkizun batzuek ondorio zuzenak izan dituzte gaur egungo ekosisteman. Ondorio horien artean animalien desagerpena izan da. Denbora lerro honetan, aspalditik gaur egun arte desagertu diren animali batzuen informazioa aurkitu ahal izango duzue. Aztertzeko hemen sakatu.